Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Bilbon Gabriel Aresti Segurola. Frankismoaren hasierako urteetan hazi zen, beraz, Bilbo garaitu eta zapalduan. Gurasoak baserritar jatorriko “euskaldun galduak” zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen, era autodidaktan: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. Euskara egoera zailean ikasi zuen, […]