Patricia, haren alaba Yuli eta bi bilobak Iturribide kaleko etxebizitzatik botatzekoak ziren astelehen honetan. Sindikatuak salatu du familiak ez zuela etxebizitza alternatiba duinik. AZET Etxebizitza Sindikatuak gelditu du urriaren 26an Bilboko Iturribide kaleko 94. zenbakian egitekoa zen etxegabetzea. Patricia, haren alaba Yuli eta bi biloba adingabeak bizi dira bertan. Kaleratzea 08:30erako zegoen aurreikusita, eta familiak eta sindikatuak elkarretaratzea deitua zuten hura geldiarazteko. AZETek zabaldutako prentsa oharraren arabera, etxegabetze aginduaren oinarrian dibortzio-sententzia bat dago: ebazpenak Patriciaren senar ohiari esleitzen dio familiaren ohiko etxebizitzaren jabetza. Sindikatuak azaldu duenez, gizona beste bi etxebizitzaren jabe ere bada.
Deskargatu hemen.

