Urteak daramatzate lanean igandean egingo dutena lortzeko: herri-galdeketa Desanexioari buruz, Galdakaotik aldentzeko hain zuzen. Monika Mena Usansolo Herria Plataformako kideak azken momentuko xehetasunak ere kontatu dizkigu.
Ohiko taldea elkartu gara zuon plazer egiteko: Agus,Agur,Iosu, Apo eta Mieltxo. Leniz-Gatzaga inguruan txangoa, untxia barazkiekin nola prestatu,”Lurra” taldekideen doinuak, Getxoko komiki azoka edota Elorrioko Jazz-blues jardunaldiak… Guzti horiei buruzko informazio zure esku. Ez dago ez aitzakiarik asteburuaz ez gozatzeko! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141121zeingou.mp3 Deskargatu hemen