IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

Gaurkoan, hiru berri jorratu ditu Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio buruak. Hasteko, asteburuko denboraleak kalte material ugari sortu dituela Iparraldean esan digu eta momentu honetan 8000 bat lagunek ez dutela argindarrik. Gero, datorren ostegunean izango den epaiketaren berri ekarri digu: egun horretan frantziar estatuak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidentea epaituko du Baionan. Honi lotuta, azken asteetan Laborantza Ganbarak jasotako elkartasun oldea aipatu du Pepek. Bukatzeko, pasa den astean Fernando Arrabalen “Gernika” antzeslana eman zuten Kanbon, euskaraz lehenbizikotz Iparraldean.

Elkarrizketa haudeskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: PRINCE BUSTER ETA JOSU ZABALA

ar. Urt 27 , 2009
Kingston Hiria irratsaioak aro berri bat hasten du. Hori bai, nahiz eta egileak ezberdinak izan, gaia berdina izango da: jamaikar musika. Calypso, Ska, Rock Steady, Reggae, Dub, Dancehall…etab. Aro berri honi hasiera emoteko, zer hobeto Ska musika baino? PRINCE BUSTER Skaren printzea eta “asmatzailea” izan dugu mintzagai. Horretaz aparte, JOSU […]

Honekin lotuak