Bai lagunak, abenduaren 5etik aurrera Zenbat Gararen erakusmahaian. Eta horretan Kurkuluxetan umeguneak “Keinuka mugaz gaindi” pelikula izango du, Koldo Zelestinok kontatu digunez. Pelikula hori, dagoeneko, hainbat lagunek ikusi dute munduko zenbait herrialdetan, nahiz eta hemengo instituzio publikoek ekoizteko xentimorik ez zuten eman.
Agus, Agur, Apolo eta Iosuren proposamenez beteriko jarduera. Sasoi bikaina makailaua bizkai-erara prestatu eta dastatzeko; asteburu ederra Berri Txarrak-ekoek Bilboko K. Antzokian aurkeztu berri duten “Denbora da poligrafo bakarra” diska entzuteko; garai ona Arantzazun natura ibilbideak artearekin uztartzeko; zapatu-domeka aprosak Abadiñon “Kubari lehio irekia” egitasmoan murgiltzeko edota Gordexolako azokarekin gozatzeko… […]