Betiko moduan, Agus Perezek Bizkaian diren eta egongo diren antzezlan eta dantza emankizunak komentatu ditu. Martxan ditugu Deustualdeko Pabellon 6 aretoan “Antzerki laburrak” Jardunaldiak. Gaur, bestalde, Khea Ziaterren “Satisfaktion” ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian. Asteburuan Arriagan, Italiako “Aterballeto” dantza garaikidea izango da, eta apirilaren hasieran Aulestin, ADELen Jardunaldiak.
Hego Euskal Herrian, Espainiar estatuko Pentsioen Kutxa (zentralizatuta dago eta) behera doa, gero eta jubilatu gehiago daudelako, baita langabe asko ere. Beraz, Luis Guridik azaldu digunez, jende gutxiago dago kotizatzeko, eta gehiago kobratzeko. Etorkizunera begira, Gizarte Segurantzatik dirua atera beharrean, Aurrekontuetatik atera daiteke, gure ekonomia adituak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasluisguridi.mp3 Deskargatu […]