Gaurko saioan Max sariak izan ditugu hizpide Agus Prezekin batera. Oskara ikuskizuna zazpi izendapenetatik hiru jaso ditu Kukairen obrak. Marie de Jongh konpainiaren Amour ere saritu dute, umeentzako edo familientzako ikuskizun onenaren atalean. Bi antzezlanak izan ditugu mintzagai eta baita ekitaldian eskerrak ematerakoak esandakoak. Tartea bukatzeko Abarka antzerki taldearen estreinaldi […]
Agus Perez
Gaurko saioan “Lu eta le” antzezlana izan dugu aztergai Agus Perez antzezki kritikariarekin batera. Arrera hotza izan du antzezlanak eta Agusen iritzi ikuslegoak ez du Bernardo Atxagak planteatutako metafora ulertu. Protagonistak Xabier Lete eta Lourdes Iriondo baziren heriotza zen agertokian ikusten genuena. Bestetik ospatu berri den Maratila jaialdiaren kronika ekarri […]
Gaurko Agerraldi bakarreko saiora Agus Perez batu zaigu. Gaurkotasunari lotutako hiru gai ekarri dizkigu. Bukatu berri den BAD jaialdia aztertu dugu. Kezkatuta eta haserre agertu da izan ere BAD jaialdiaren edizio berrian ez da euskarazko lanik izan. Antolatzaileen borondate falta aipatu azpimarratu du. BAD jaialdian eskieni diren pieza batzuk euskarazko […]
Ia ia Arriagan esan beharko, antzezlan ia guztiak Bilboko antzerki horretan eman edo emango dituztelako. Egondakoari errepasoa egin ondoren (Letter, Malmo, Monsieur de Pourceaugnac…), Agus Perezek Arriagan gaurko “Heroiak” lanarekin jarraitu du, Kultur Leioan ostiralean izango den “Síndrome de Estocolmo“-rekin jarraitzeko. Bukatzeko, hilaren amaieran “Sócrates” izango dugu, Arriagan ere. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160120agusperez.mp3 […]
Ohi bezala, Agus Perez antzerki adituak antzerkiaren eta dantzaren agenda ekarri digu. Arriagan egondako “Invernadero” lana aztertzen hasi da, gaur leku berean egongo den “Aúreo” dantza emanaldiarekin jarraitzeko. Gero, urriaren zehar, besteak beste, Sol Picó Leioan, “Koca Kola eta barea” Pabellon 6 aretoan, BAD jaialdia Bilbon, eta “Kreditua” Durangon eta […]
Ekaina idorra etorri zaigu antzerki eta dantza munduan, Agus Perezek esan digunez. Dena den, asteburu honetan “Hoy última función” antzezlana izango da Arriagan. Larunbatean, aldiz, “Gau zuria” ospatuko dute Bilbon, eta bertan, besteak beste, Kukai, Hortzmuga eta Nuria Espert izango dira. Eta datorren asteko asteburuan, “Lekuz leku” dantza jaialdia izango […]
Agus Perez antzerki kritikariak gurean izandako eta izango diren hainbat antzezlan aztertu ditu. Hasteko, Zornotza aretoan izandako Portugalgo Xapitó konpainia. Gaurtik aurrera, aldiz, “La viuda alegre” izango da Arriagan. Datorren astean, Leioako Umore Azokak herriaren kaleak hartuko ditu, eta bukatzeko, hilaren amaieran “3, 2, 1” jaialdia izango da Bilboko Alondegian. […]
Betiko moduan, Agus Perezek Bizkaian diren eta egongo diren antzezlan eta dantza emankizunak komentatu ditu. Martxan ditugu Deustualdeko Pabellon 6 aretoan “Antzerki laburrak” Jardunaldiak. Gaur, bestalde, Khea Ziaterren “Satisfaktion” ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian. Asteburuan Arriagan, Italiako “Aterballeto” dantza garaikidea izango da, eta apirilaren hasieran Aulestin, ADELen Jardunaldiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasagusperez.mp3 […]