Pasa den larunbatetik eta datorren igandera arte. Nahiz eta Arangoitiko ikasle askok D ereduan ikasi, euskara gutxi entzuten da Bilboko auzo horretan. Eta egoera bideratzeko dagoeneko 11 edizio antolatu dute hainbat elkarte eta lagunek. Egitarauari dagokionez esan egunik potoloena larunbata izango dela, Jabi Ortegak kontatu digunez.
Atzo Podemos alderdiak bere ekonomia arloko egitasmoa aurkeztu egin zuen eta, hasteko, duela urtebeteko mezua baino kontserbadoreagoa dela nabarmendu du gure ekonomia gaietako kolaboratzaile Luis Guridik. Esaterako, Oinarrizko Errentarena desagertu da, baita kanpo zorra ez ordaintzearena ere. Hainbat gai kanpoan geratu dira udal hauteskundeak direla arrazoituta. Bestalde, ordaindu ezin dutenentzat […]