Argia astekariko erredakziotik Lander Arbelaitz kazetariak astekariak dakarrenaren berri eman digu. Aste honetan hizkuntza eskubideen protokoloa ekarri dute azalera, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bultzatzaileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Kontseilua dira. Protokoloa ez dute paper hutsean geratzeko landu, etorkizunerako tresna izatea da nahia. Gizarte eragileek proposatu dituzte protokoloaren nondik-norakoak, eta hemendik aurrera lanabes izango dute. Bestetik Maria-Teresa Asplund ekintzaileari eginiko elkarrizketa komentatu digu eta bukatzeko Bazterreko dantzariak taldea ezagutzera eman digu.
Deskargatu hemen.