IBAIZABAL: Podemosen programa ekonomikoa aztergai

Atzo Podemos alderdiak bere ekonomia arloko egitasmoa aurkeztu egin zuen eta, hasteko, duela urtebeteko mezua baino kontserbadoreagoa dela nabarmendu du gure ekonomia gaietako kolaboratzaile Luis Guridik. Esaterako, Oinarrizko Errentarena desagertu da, baita kanpo zorra ez ordaintzearena ere. Hainbat gai kanpoan geratu dira udal hauteskundeak direla arrazoituta. Bestalde, ordaindu ezin dutenentzat ura eta argindarra doan izango dira. Elkarrizketaren bigarren zatian, Luisek atzo agertutako langabeziaren datuak aztertu ditu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Mungiako Errota Gaztetxea abian dago

az. Mai 6 , 2015
Pasa den apirilaren 28an okupatu zuten hutsik zegoen eraikin bat eta lanean ari dira ordutik lokala atontzen. Mungiako alkateak egitasmoa “bideragarria ez dela” esan arren, gazteek lanean dihardute lokalari bizitza emateko: aste honetan bertan hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Loreak, Anttonek eta Xabik kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150506solasmungiakoerrotagaztetxea.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak