Esku artean dugu Prest! aldizkariaren zenbaki berria, bertan elkarrizketa nagusia Intxixu ikastolako gurasoei egin diete, ikastolak dituen arazoez mintzo dira bertan, aldizkariko koordinatzaile Lur Malleak kontatu digunez. Esaterako, lekuz aldatu ostean gimnasiorik ez duen San Inazioko institutu ondora eraman zuten. Ikastolan gero eta haur gehiago daude, baina ez du jolastoki estalirik haurrek aterpean jolastu dezaten. Bestetik, Txerra Rodriguezek eta Eider Palmouk Bilboko graffiti eta pintadak aztertu eta 550 argazkiko katalogoa osatu dutela esan digu Malleak, Horiez gain, Deustualdean eraso lesfobo eta matxistak izan direla kontatu digu Malleak. Amaitzeko, Ibarrekolandako jaiak komentatu ditu, baita ohiko atalak ere: Gurera etorria, Behin baten, Inkesta, Barku bete berba (Koldo Izagirreri elkarrizketa)…
Honekin lotuak
-
2014/06/10
IBAIZABAL: Aizu! Aldizkaria ( 388. zenbakia)
-
2013/01/30
ASTE HONETAN, ZER?