IBAIZABAL: Intxixu ikastolako gurasoak Prest! aldizkarian (158. zenbakia)

Esku artean dugu Prest! aldizkariaren zenbaki berria, bertan elkarrizketa nagusia Intxixu ikastolako gurasoei egin diete, ikastolak dituen arazoez mintzo dira bertan, aldizkariko koordinatzaile Lur Malleak kontatu digunez. Esaterako, lekuz aldatu ostean gimnasiorik ez duen San Inazioko institutu ondora eraman zuten. Ikastolan gero eta haur gehiago daude, baina ez du jolastoki estalirik haurrek aterpean jolastu dezaten. Bestetik, Txerra Rodriguezek eta Eider Palmouk Bilboko graffiti eta pintadak aztertu eta 550 argazkiko katalogoa osatu dutela esan digu Malleak, Horiez gain, Deustualdean eraso lesfobo eta matxistak izan direla kontatu digu Malleak. Amaitzeko, Ibarrekolandako jaiak komentatu ditu, baita ohiko atalak ere: Gurera etorria, Behin baten, Inkesta, Barku bete berba (Koldo Izagirreri elkarrizketa)…

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Aitatasuna hizpide Argia aldizkarian (2464. zenbakia)

ig. Eka 7 , 2015
Gaurko data duen Argia astekariaren 2464. zenbakia jaso dugu, eta azalean honako hau: Aiten egungo erronka: parte hartzetik ardura hartzera, aitatasunaren inguruko erreportajea egin baitu Onintza Iruretak. Aste honetako pertsonaia Michel Gaztanbide gidoilaria da, eta Termometroan, besteak beste, Alternatiben herrixka Donostian dugu. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbileko “Castor zor […]

Honekin lotuak