Asteburuan errepaso txiki bat eginez hasi da Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz. Atzo zinea izan zen, eta gaur Xamar-en hitzaldia eta Radio Birdman. Bihar beste bi kontzertu (Steve Gunn eta Josu Bergara), eta beste bi ostiralean: Ron Sexsmith eta Stereorocks. Larunbatean The Rocky Horror Picture Show izango da, eta datorren astean Lagun Artean Kantari, ekitaldi pribatuak, euskaltegiko jaia, kontzertuak… Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean.
IBAIZABAL: Kafe Antzokiko egun hauetarako programazioa

