“Ampliación supersur ez” Bolintxu Bizirik plataformak, larunbatean apirilaren 6an, “Bolintxu eta bere inguruaren garbiketa Kolektiboa” antolatu du, goizeko 9:30tik 13:30arte.Juan Pallaresekin berba egin dugu ekimena eta Bolintxuren inguruan. Bihar Abusuko biribilgunean ( Zamakola Juan Delmas Ibaizabal ikastetxean) egin dute hitzordua. Ekintza hau, Bolintxu azkeneko bailararen baliabide naturalak jakinarazteko eta Supersurrak Bilboko ingurune pribilegiatu honetan sortuko duen hondamendia aldarrikatzeko, egiten ari diren kanpaina barruan, kokatzen da. Inguru horretan pilatuta dagoen zarama eta hondakinak argi usten du Bilboko Udal gobernuaren interes falta duela gai honen ingurua, eta hau salatu nahi dute. . Bilboko udal gobernuak ez du ardurarik izan kontrolatu gabeko hondakinekin ezta hodi hustuekin eta ez du supersur eraikitze bortitzari oztoporik jarri.
Deskargatu hemen.