Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxepareren liburua ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxepareren liburua. Euskaraz inprimatutako zaharrena da, eta joan den larunbatetik Baionako Euskal Museoan ikusgai dago. Horri buruzko erreportaje zabala eskaini diote. Net Hurbil atalean, berriz, Frantziako egoera politikoa aztertu dute. Fondo-fondoko auzia da herrialdea krisi ekonomikoan dagoela, eta hainbat erreforma egin nahi dituztela —besteak beste, pentsio eta erretreten erreformak—. Titularrean azpimarratu dute datu deigarria: Frantziako 75 aberatsenek beren ondarearen %0,3 baino ez dute bideratzen zergetara. Amaitzeko, Amets Arangurenek Aimar Uribesalgo elkarrizketatu du. Umoregilea da, ARGIAko Beranduegi podcasteko hizlaria, naturzalea eta Oñatiko Natur Eskolan lan egiten du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Galdakaon

ol. Urr 17 , 2025
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa izan da Galdakaon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Irune Basagoiti izan zen garaile 473 punturekin; eta, bigarren, Enare Muniategi 459 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Bittor Altube, Asier Galarza eta Paule Ixiar Loizaga; hurrenez hurren, 452, 451, 440 punturekin. Seigarren gelditu zen […]

Honekin lotuak