Hizpidea magazinearen lehen orduan, Eneko Barberena eta Danele Sarriugarte idazleak izan ditugu eguneko izenburuak sakontzeko. Enekok Mercadonaren irekiera Bilboaldean hartu du hizpide; Danelek horretaz ere hitz egin du, baina batez ere Kukutzaren aurkako epaiaz. Amaieran, Eneko gai horretaz ere aritu da.
EPA inkestaren arabera, azkenaldian langabeziak gora egin du Nafarroa garaian. Honi lotuta, Mikel Bujandak atzo Nafarroako Parlamentuan izandako eztabaida kontatu digu. Gero, gobernu berriak EAE eta Akitaniarekin kooperazioa nahi duela, eta Jose Maria Jimeno Juriori emandako urrezko domina komentatu ditu. Eta bukatzeko, agendan, hastear dagoen Bertsoaroa eta Kirikoketa, Arizkungo besta. […]