Urriaren 5ean ospatuko dute Euskadi-Cuba elkartekoek euren 25. urteurrena Bilboko Kafe Antzokian. Kubarekiko adiskidetasun elkarte honetako kidea dugun Oihana Pascualek balantze txiki bat egin du, elkartasun klabean. Igandean, arratsaldeko 17:45etik aurrera, bideoak, erakusketak, dantza kubatarra, bertsolariak izango dira. Ekitaldian, duela 16 urte AEBn kondenatu zituzten Bost Kubatarren aldeko “Seguimos en pie” CD-DVD diskoa aurkeztuko dute. Jaialdia Orlis Pineda eta Ismael de la Torre musikari kubatarren emanaldiarekin amaituko da.
Hainbat partidu, sindikatu, talde sozialen ordezkariek konfirmatu dute bere presentzia. Gainera, Kubako ordezkari ofizial handia eta, pertsona gonbidatuen artean, Javier Couso europarlamentarioa, Carlos Tena kazetaria eta Willy Toledo aktorea ere egongo dira.