Eguneko izenburuak irakurri ondoren, gaur Ninbe Moreno kazetaria izan dugu Hizpidea magazinean. Ninbek, Jabier Salutregiren askapena hartu du hizpide. Atzo atera zen Egin egunkariko kazetaria 7 urte ta erdi kartzelan eman ondoren. Burgosen eta gero Ean bizi izandakoak kontatzeaz gain, galdera pare bat bota du: zergatik zigortu zuten Salutregi? Egunkari bat zuzentzeagatik?
Zeukaten helegitea atzera bota du Arabako Auzitegiak eta De Miguel auziko inpuitatuek deklaratu beharko dute. Ustelkeriaren aurkeko Adi elkarteko Unaik De Miguel auzia 2006an hasi zela gogoratu du. Horrekin batera, hainbat xehetasun kontatu dizkigu. Bukatzeko, Gasteizen ere, San Antonio kaleko afera komentatu du Unaik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151030hizpideaunaiadidemigel.mp3 Deskargatu hemen