HIZPIDEA: Tortura salaketak, Sanferminetako kartela eta agenda Nafarroako kronikan

Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaian aste honetan torturen salaketen inguruan izan diren gorabeherak eta salaketak hartu ditu hizpidean bere kronikan eta gertaeren errepaso kronologikoa egin du, denoi gauzak hobeto ulertzeko aukera eman diguna. Horren ostean, Sanferminetako kartel lehiaketaren epaia dagoeneko emana dela aipatu digu eta hari beretik irabazlearen izena eman: Buztintxuriko ikastetxearen ikasleak Sanmarrazkin afitxa osatu dute obra kolektibo baten bidez. Amaieran, astebururako agenda prestatu digu Mikelek, bi hitzorduren garrantzia azpimarratuz: Tafallan euskarazko ikastaldeak osatu direla eta, Sortzen kolektiboak larunbaterako Tafallan antolatu duen ospakizuna eta datorren igandean, hilaren 24an, Baigorrin izango den Nafarroaren Eguna.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gure eguneroko pozoiak eta beste (Argia, 2504. zenbakia)

lr. Api 23 , 2016
Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Eduki guztietatik hiru azpimarratu ditu Bilbo Hiriaren ohiko kolaboratzaileak. Lehen-lehenik, aste honetako gai zentrala osatzen duen erreportajea jorratu du, “Gure eguneroko pozoiak“, […]

Honekin lotuak