Azken egunotan egondakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoekin hasi da Mikel Urbeltz: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen hitzaldi-musikatua, Bilbo Hiria Irratiaren programazioaren aurkezpena, eta Lagun artean kantari. Bihar Izar & Star 6, eta Sorkun eta Liberen kontzertuak izango ditugu. Ostiralean, aldiz, Belako, eta Streeorocks. Larunbatean berriro Izar & Star 6, eta igandean Scorpion Child. Datorren astean liburu baten aurkezpena, dokumentala eta hainbat kontzertu izango ditugu Bilboko Kafe Antzokian.
Honekin lotuak
-
2012/09/29
IBAIZABAL: Argia astekaria (2338. zenbakia)
-
2015/06/30
ASTE HONETAN, ZER? (BIGE Federazioa)