Gazte Talentuak programarekin itxiko du Behotsik orkestrak 2024/2025 denboraldia. Bakarlarientzako obraz osatutako programak bi kontzertu eskainiko ditu: uztailaren 5ean Bilboko San Pedro elizan eta uztailaren 12an Burgosko Oña herriko San Salvador monasterioan. Azken kontzertuetan diziplina-artistiko eta musika-estilo desberdinak uztartu dituen arren, bi kontzertu hauekin musika klasikoaren erroetara itzuli da eta musikariak oholtzako aurrealdera ekartzeko asmoa du.
Abuztuaren 2an Bihotzian kantua kaleratu du La Txamak, Fane eta Tattarekin batera. Taldeak fusio euskal mexikarra sortu du berriz ere kunbia honen bidez. Aitor Valcarlos gurekin aritu da gaurkoan, kantuaren nondik norakoei buruz hizketan. Kantuaren harrera ona nabarmendu du eta taldearen etorkizunari buruz ere hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250704_latxama.mp3 Deskargatu […]