Pantxoa eta Peio bikoteak, 57 urteko ibilbideari amaiera emateko, 2027ko urtarrilaren 10ean azken kontzertua eskainiko du. Azken Dantza izena jarri diote ibilbideari amaiera duina emango dion kantaldiari. Bikotearen  kantagintza orduko euskararen, euskarazko kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko borroka eta aldarri horren bozgorailu izan zen. Pozik eta gogotsu daudela adierazi dute […]

Ezpalak taldea arituko da gaur Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean. Juanjo Berasain, Eñaut Gaztañaga, Unai Eizagirre eta Janar Iglesiasek osatzen dute laukotea eta “Hortz Aina Hots” diskoaren amaiera bira egiten ari dira. Free City taldea ere izango da haiekin oholtza gainean. Eñaut Gaztañaga izan dugu telefonoaren beste aldean eta hark kontatu […]

Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenek osatutako EZEZEZ taldeak gaur kontzertua du Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean 20:15ean. Unai Madariaga da taldeko abeslaria eta telefonoaren beste aldean izan dugu xehetasun gehiago emateko. Bigarren lanarekin haien estilo eta soinua topatzen ari direla azaldu digu eta gaineratu du orain taldean […]

Gorka, Titi, Patxi eta Aitor laukoteak osatzen du Leihotikan taldea. 1992. urtean Iruñean sortutako taldea da eta hasierako oinarriekin jarraitzen dute: euskaraz aritzea, punk doinuak egitea eta erritmo azkarrak sortzea. Kontatu digutenez, zuten musika zaletasunetik sortutako taldea da. Uda kontzertuz betea izan dute eta abuztuaren 21ean, asteazkenean, Alga Konpartsan arituko […]

Topo, Gontzal, Mikel, Txad eta Gorkak osatzen dute Ama Say. 1991. urtean hasi zuten ibilbidea, nahiz eta bidean hainbat geldialdi egin dituzten. Gainera, taldekideak ere aldatzen joan dira. Egun, gogotsu eta indar handiarekin daude, eta udan deskantsatzeko astia izan duten arren, kontzertuetara bueltatzeko desiatzen daude. Abuztuaren 20an, asteartean, Algara Konpartsan […]

“Hasiera bat” lanaren aurkezpen bira murgilduta dago Gorka Urbizu, eta hurrengo geldialdia Bilboko Kafe Antzokia da. Larunbatean eta igandean izango da taulagainean, eta sarrera guztiak agortu ditu. Telefonoaren beste aldetik kontatu digu bira oso hunkigarria izaten ari dela, esperientzia oso ederra dela bizitzen ari den guztia. Larunbatean, Esanezin taldea izango […]

Gernikan sortutako taldea da Supercremalleras. 2021ean atera zuten haien lehen kanta “Gominolas, eta harrezkero ez dira geldirik egon. Urtebeteko biraren ostean, hiru kontzertu besterik ez zaizkie gelditzen eta horietako bat larunbatean izango da, Bilboko Stage aretoan. Gorka Etxeberria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berarekin aritu gara urtebeteko biraz, abesti […]