Bai, guda zegoen Babilonian, 1976an, disko hau grabatu zenean, eta gudak jarraitzen du 2009an. “War Ina Babylon” diskoa izan dogu entzun eta mintzagai saio honetan, reggaearen historiako disko handienetako bat, duda barik. Gaiari jarraituz The Upsetters eta Marcia Griffiths (diskoan koroak egin zituen) ere izan ditugu entzungai.
Kingston Hiriko zentrutik irten gara ere, bere auzo batetara joateko, Irunera zehaski. Han bait dago Talka zigilua, Fermin Muguruzaren disko bat atera berri duena: “Asthmatic Lion Remix (+ beste harribitxi batzuk)”
Hori bai, ordua amaitu baino lehen zinta bukatu zaigu eta ezin izan dogu “War Ina Babylon” disko osoa entzun. hurrengo saioan jarraituko dogu, merezi du eta.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.