Saioa entzuteko HEMEN. Gasteizen abiatu dugu gure emankizuna. Hala Bedi irratiko estudioetan murgildu gara, eta irrati librearen historia kontatu digute bertatik Gorka eta Iñakik. 25 urte bete ditu aurten Gastiezko irratiak. Atsegina izan da elkarrizketa, esperientzia bizi asko kontatu dizkigute, eta umorez hartu dugu. Musika entzun ostean, Dublineraino joan gara, azkar. Skype bidezko elkarrizketan Eskoriatzako Joseba Gabilondo eta Arrasateko Xabi del Rey elkarrizketatu ditugu. Internet hartu dugu hizpide. Diaspora, wifia, teknologia berrien aukerak.. eta musikarekin agurtu ditugu. Saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.
Next Post
MUSIBLA: Why?, Sorkun & VP, Morau eta Agotak...
az. Mar 12 , 2008
Askotariko musika gaurko saioan, besteak beste Why?, Anja Garbarek, The Walkabouts, Rodrigo Leao… Euskal Herritik disko berri batzuk, Morau eta Agotak (Kalamidadia), Sorkun & Vice Presidentes eta Karelean (56. gelatik). Saioa deskargatunahi baduzu, klika ezazu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080312.mp3
Honekin lotuak
-
2011/11/29
IBAIZABAL: Sexologiaz
-
2013/03/26
IBAIZABAL: Aberri Eguna
-
2015/05/18
PIPERPOLIS: Umore azoka Leioan
-
2014/03/24
IBAIZABAL: Duintasunaren aldeko Martxa