Hamabostean behin hitz egiten dugu Jon Bernat Zubirirekin ekonomia gaiei buruz, eta, egia esan, inoiz hemengo eta inoiz kanpoko kontuak jorratzen ditu, baina ezin interesgarriagoak izaten dira berak proposatzen dizkigun gaiak. Gaurkoan, esaterako, Europako Batasunak darabilen politika ekonomikoaz jardun du Jon Bernatek, gehienbat.
Erain Debagoiena ekimeneko kide den Lierni Olmedok bere eskualdean erabakitzeko eskubideaz herri kontsultak izan daitezen egiten diharduten lanen berri eman digu. Ekainaren 12an egingo lituzkete herri kontsultok, baina horretarako ezinbestekoa zaie herri bakoitzean bozka egiteko adinean dauden biztanleen %10en sostengua izatea, bestela ezin baita inolako kontsultarik egin. Joan den asteburuan, […]