Egunotan New Yorken Aldaketa klimatikoa zalantzan jartzen duten hainbat adituren bilera izan du mintzagai Josu Larrinagak. Eztabaida teorikoak alde batera utzita, Josuk horien atzean dauden ideologia eta interesak azpimarratu ditu; bestetik, deigarria izan da azken momentuan Jose María Aznarrek New Yorkera ez joateko hartutako erabakia. Solasaldiaren bigaren zatian, Bilboko Bolintxun eraiki nahi duten aireko errepide handia (Super Sur autobidearen zati bat hain zuzen) komentatu du: batzuen ustez, natura ezperfektua edertuko dute tutu handi baten bidez.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.