Piperpolisko karrika alaietan dantza urbanoak, rockak eta literaturak hartu dute protagonismoa asteon. Ane Zabalak eta Galder Perezek prestatzen duten irratsaioan Ixiar Rozas idazlearen bisita izan dugu lehenik. Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Negutegiak helduentzako hirugarren eleberria aurkeztu digu berak. Dantza etorri da gero. Bizkaiko sei break dantzari gaztek osatzen dute Style Fusion taldea. Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Break on Stage jaialdian izan ziren duela aste pare bat. Europar Aretoko 5 break lehiaketetara iritsi den lehen euskal taldea dugu Style Fusion. Izan izeneko dantzaria izan da gurean, Euskaldunan eskaini zuten emanaldiaz eta hemendik lasterrera dituzten proiektuez berriketan. Saioaren azken atalean Su ta Gar taldeko gitarrajoleaa dugun Xabi Bastidari elkarrizketa egin diote Anek eta Galderrek. Hamabost urte igaro dira lehen diskoa plazaratu zutenetik eta duela gutxi beren zortzigarren diskoa argitaratu dute. Jainko hilen uhartea. Honetaz guztionetaz gain, betiko atalak ere izan dira Piperpolisen: gomendioak, John Trolloperen irratinobelaren azken kapitulua, lehiaketa eta, betiko legez, musika bikaina. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2010/05/26
Artayorran baño,yantzan obetó!#51
-
2009/06/08
SOLASALDIA : Garoña eta Lapurdiko AHT
-
2012/09/25
IBAIZABAL: Harrera elkartea