BEHIALAKO EGUN BATEZ: Etxahun Iruri

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Pauen Pierre Bordazarre, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko maiatzaren 28a), euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea izan zen, ogibidez laboraria eta artzaina. Iruriko Etxahunian sortua, etxe horretan bizi izan zen. Haur-denboran eskolara joan zelarik (13 urte bete artean), ikasle ona izan omen. Bereziki gustuko omen zituen literatura-gaiak, frantsesez ikasiak, jakina. Geroztik, beti maite izan zuen irakurtzea. Lanbidez, laborantza lanetan aritu zen, hala nola artzain.

Gazterik hasi zen pastoraletan parte hartzen. Harmonika eta txirula jotzen ere ikasi zuen. Hurrengo urratsa kantuak egiten hastea izan zen. Bigarren Mundu Gerran soldadu aritzea egokitu zitzaion, eta gerra horretan galdu zuen anaia. Louis Ligetx zuberotar koblakariaren ikasle izan eta gero, harekin ibili zen bertso deman. 1946an sari bat irabazi zuen Hazparnen eta Zuberoan lehiakiderik gabe geratu zenez, batzuetan Xalbador eta Mattinekin egin zituen saioak. Nolanahi ere, bertsolari baino gehiago kantugile eta pastoral-egile izan zen. Kantuan Alexis Etxekopar Attuli barkoxtarrarekin lehiatu zen. Bordazarreren zenbait kantu oso ezagunak egin dira, bereziki Agur Xiberua. Euskaltzain urgazlea izan zen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege berriaren aurka kalera aterako dira Urriak 29an

ar. Urr 3 , 2023
Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez!  lelopean deitu dute manifestazioa. Gaur legebiltzarreko atarian hezkuntza lege proiektuari erabateko aurkako jarrera agertu dute. Hautatu duten leloak ongi laburbiltzen du plataformak Hezkuntza Lege proiektuarekin duen kezka. Uste du legeak pribatua bultzatzen duela eta ez duela konponduko hezkuntza sistema duala. Are gehiago […]

Honekin lotuak