BEHIALAKO EGUN BATEZ: Otsailaren 23ko estatu kolpea Espainian

Gaurkoa bezalako egun batez, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea, ezagunago 23-F izenez, Espainian garai hartako agintari militar batzuek arrakastarik gabe gauzatutako estatu-kolpea izan zen. Gertakaririk ezagunena Espainiako Diputatuen Kongresua erasotzea eta hartzea izan zen: guardia zibil talde batek, Antonio Tejero teniente koronela buru zuela, Kongresua hartu zuen, Leopoldo Calvo-Sotelo presidente izendatzeko bozkatzen ari zirenean. Estatu kolpe saiakera honen inguruko gako batzuk azaldu ditugu saio honetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herriko Orkestra barroko sortu berriak kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokian

al. Ots 23 , 2026
Euskal Herriko musikan urrats garrantzitsu bat eman berri dute: jaio da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa, gurean hutsune nabarmena betetzera datorren proiektu berria. Orkestra barroko bat ez da ohiko orkestra sinfoniko bat: garaiko instrumentuekin —edo haien kopiekin— eta interpretazio historikoaren irizpideekin lan egiten duen taldea da. Tripazko hariak, arku bereziak, tiorbak, […]

Honekin lotuak