Balendin Enbeita bertsolaria gaur bezalako egun batez hil zen 1986an, 80 ute zituela. Muxikan sortua, bertso eskolen aitzindaria izan zen Kepa Enbeita Urretxindorraren semea. Bertsolari moduan hiru aldiz jantzi zuen Bizkaiko txapela, gerra aurretik eta ondoren. Bi liburu utzi zizkigun: Bizitzaren joanean eta Nere apurra. Bere seme Jonen eskutik, Balendinen […]

Burdin Hesia hautsi ondoren, eta Artxandako azken erresistentzia gunea suntsituta, Frankistek Bilbo hartzea egun batzuetako kontua izango zela iritzita, Eusko Gudarostea Santander alderantz erretiratzea eta hirigunean zibilen kalterako izango ziren borrokak ekidite aldera, Bilbo entregatzea deliberatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, gudariek ezkerralderantz alde egin ahala hartu zuten Bizkaiko hiriburua Francoren […]

Gaurkoa bezalako egun batez, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniar hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Sarraski hura, bere biktimak eta bere arduradunak gogora ekarri nahi izan ditugu gaurkoan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar […]

Neste IrekiGaiola falamos da Historia de Galiza co profesor José Manuel Barbosa, entrevistaremos ao poeta e cantante Malvares de Moscoso e teremos ao Centro Social Trezecatorce de Salceda de Caselas. A non perder! https://bilbohiria.com/docs2/2021/irekigaiola/210414_irekigaiola_barbosa_malvares.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko Ireki Gaiolan Galiziako historiaz jardun dugu José Manuel Barbosa irakaslearekin, Malvares de Moscoso […]

Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek zuzendatuko pieza hau, desagertutako gazte nafar bati buruzko kronika da, Guardia Zibilak atxilotu ostean hilda agertzen den Mikel Zabalza autobus gidariari buruzkoa. Donostiako Festibalean aipamen berezia jasotzeaz gain, 2020ko Lauaxeta saria ere irabazi du. Izar Films eta Ahotsa.inforen eskutik, garaiko artxiboetako materiala eta kasuarekin […]

Hervé Bourhis eta Brünok 2016an frantsesez argitaratu zuten Le petit livre de la Black Music liburua, Dargaud argitaletxean. Geroztik italieraz, ingelesez eta, oraintsu, espainieraz ere (NORMA argitaletxean) eskuragarri dugun liburu honek gidoia eman digu AEBetako blues, rhythm and blues, soul, funk, hip-hop eta beste estilo batzuk aztertzeko eta baita kantu […]

Lapiko egunean Indabak izaten dira nagusi baina Bilbo Hiria irratiko marmitan Barbantzu, Garbantzu edo txitxirioak sukaldatuko ditugu.Energia handia ematen duen janari osasuntsua dugu Energia hori karbohidrato eta proteinetatik dator. Ez dute ia koiperik, eta gatz mineraletan, burdina, magnesioa, kaltzioa, zinka, potasioa eta fosforoa eskaintzen dute, ezaugarri guzti hauek izanik ezin […]

Guda zibilak iraun zuen bitartean egunkari desberdinek gertakariak irudikatzeko binetak erabiltzen zituzten. Txema Uriarte eta Aline Soberon ikerlariek gerrak Euskadin iraun zuen bitartean publikatu ziren binetak aztertu dituzte, zehazki 1936 eta 1937 urteen bitartekoak. Ikerketa horren emaitza izan da “Oroimenerako binetak” liburua. Bertan, hainbat bineta aztertu dituzte garai hartako testuinguru […]

Hamar emakumeen ibilbidea jaso dute EHUko zenbait historialarieek. Egindako ikerketarekin aurrera eraman dute 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak erakusketa, ikusgai egon dena  Zabalgune eraikinean. Historia egin duten emakumeen artean hamar aukeratu dituzte. Haien profilean komuna den ezaugarri bat Bilbo da, guztiek hiriarekin loturaren bat dutelako: bertan jaiotakoak, haien lana […]

Gaurkoan Xamar ikerlariekin batera Euskara Jendea liburuan oinarritutako atalean euskara idazkietan aztertu dugu. Askotan komentatu izan da euskara ez dela idatzizko hizkuntza izan, bakarrik ahozkoa, baina hori ez da horrela. Idazkera Erromatarrekin etorri zen. Latina hitz egiteko erabiltzen ez bazen idatzi erabili zen. Baina latinez idazten bazuten ere, administrazio paperetan  […]