Hiribildu gisa jaio zenetik, Bilbok beretzat nahi izan zituen hiru albo-herriok: Begoña, Abando eta Deustua. Baina elizate gisa eratu zirenez, beste bide batetik jo zuen: Bilboko alkatea agintari agertzen hasi zen Abando eta Deustuko jai egun handienetan, bere jurisdikzioa baliatuz. Deustuan, Done Peri edo San Pedro egunean. Borroka luzea eragin zuen.
Bihar, Munduko Arrozen XIV. edizioa ospatuko da San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Mundu osoko zaporeak bilduko dituen ekitaldia indartsu dator aurten ere. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du 12etatik 14etara. Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioan hainbat lagunen izango dira. Bilbo zaharra, san Frantsisko eta Zabalako taldeen koordinakundea antolatzen […]