Walking football-a igandean Plentzian

Hitzordu garrantzitsua du igandean Plentziak: Plentzioako kirol elkartearen mendeurreneko walking football nazioarteko txapelketa. Plentziako Udalak eta Futbol elkarteak antolatu dute torneoa eta guztira bost talde lehiatuko dira: Ingalaterrako hiru talde, Galeseko bat eta Euskal Herriko beste bat. Beti United da Euskal Herriko walking taldearen izena eta berezitasun bat daukate: jokalari guztiek dute parkinsona. Marian taldekideetako bat da eta gurean izan da. Berak kontatu digu taldean familia bat aurkitu duela eta garrantzitsuena ez dela irabaztea, ondo pasatzea baizik.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Maite Zaitut" herri omenaldia maiatzaren 3an BECen

az. Api 2 , 2025
Maiatzaren 3an “Maite Zaitut” herri omenaldia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. BECen izango da “bizitza ospatzeko festa” eta sarrerak salgai daude nikeremaitezaitut.eus webgunean 15 euroren truke. Amagoia Mugika da antolatzaileetako bat eta berak kontatu digu helburu bakarra daukatela: pailazoek 37 urteko ibilbidean emandako maitasun guztia orain haiei bueltatzea […]

Honekin lotuak