Garazi Navas akordeoijoaleak bigarren saioan dakarren gaia zaila, latza eta gaitza da. Asmoa ez da oroitzapen txarren oihartzunak berriro ekartzea. Historian zehar oso ondo dokumentatuta dauden izurrite ezberdin asko eman dira, gaixotasun mota ezberdinekin baina ondorio antzekoekin. Historian zehar beste izurrite batzuek literaturan eta artean izandako eragina nahiko ezaguna denez, hondamendi hauek musikan ere ondorioak izan zituztela esan beharra dago, benetan aipagarriak diren obra ezberdin askorekin, oso hunkigarriak direnak. Saio honetan ahots-musikaren inguruan hitz egingo digu, garai musikal oso ezberdinetan sortu ziren obrak aipatuz, oso ezaugarri ezberdinekin, baina izurriteen testuinguruan kokatuta daudenak edo hauek gogoratu nahian sortu zirenak.
Deskargatu hemen.