BEHIALAKO EGUN BATEZ: Agusti Xaho hil zen

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Baionan Agosti Xaho Lagarde, 1858ko urriaren 23an. Zuberoako Atharratze herrian 1811ko urriaren 10ean sortua, Xaho euskal kazetaria, idazlea, hizkuntzalaria eta politikaria izan zen. Haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren kondairarena (iturria: Wikipedia). Jabi Lauzurikaren ahotik Xahoren gaineko jakingarri asko entzun ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"La calor del norte" VAZKEZen berriena

og. Urr 23 , 2025
Astelehenean bertan, urriaren 20an, VAZKEZ artistak “La calor del norte” lana kaleratu zuen. Andaluzia eta Euskal Herria uztartu ditu bai musikan, bai letretan. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu letrak idazterakoan bi kontu izan dituela oinarrian; lehena, Granadan bizitzen egon zen bi urtean, eta, bigarrena, bere garapen pertsonala. Gaineratu […]

Honekin lotuak