BEHIALAKO EGUN BATEZ: Federiko Krutwig sortu zen

Gaurkoa bezalako egun batez jaio zen Federiko Krutwig Sagredo Getxon, 1921eko maiatzaren 15ean. Euskal idazle eta politikaria, nerabezaroan euskara bere kasa ikasi eta Euskaltzaindian 1943an sartu zen. Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-53) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen. 1963an Vasconia argitaratu zuen, Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenaz. Bertan Euskal Herriaren historia arakatu zuen ikuspegi erabat iraultzaileaz. Sabin Aranaz geroztik garatutako nazionalismoaren kritika zorrotza eginez, beste abertzaletasun mota baten alde hitz egin zuen, batez ere mugimendu antikolonialisten iturrietatik edanez. Franco diktadore espainiarraren poliziak ETAren inspirazio iturritzat jo zuen liburua. Alde horretatik, egia da ETAren sortzaile eta kideetako askok idazlana goraipatu egin zutela, baina horrek erakundean izan zuen indarrari buruz eztabaidak daude. ETAren V. Biltzar Nagusian oso txosten garrantzitsua aurkeztu zuen Krutwigek. Bilbon hil zen, 1998ko azaroaren 15ean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Erasoen aurrean kalera ateratzeko deia egin dute LGTBIfobiaren nazioarteko egunean

al. Mai 16 , 2022
Aurten ere ospatuko da maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eskubideen aldeko eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardunen ardatz. Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, baina nabarmenak eta oso kezkagarriak azken hilabetean egondako erasoak. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu gurean. Erasoak, […]

Honekin lotuak