LIBURUEN MINTZOA: Elena Martinez Rubiorekin solasean “Bide bihurretan” lanaz

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Hirugarren saioko gonbidatua Bide bihurrietan, gogoeta jauzilariak saiakera liburuaren egile Elena Martinez Rubio idazlea izan da. Horrezaz gain, Lekeitioko Aralde-berri liburu-dendako saltzaile den Sandra Irigoienek euskarara ekarritako haur eta gazte literaturako liburu sorta bat gomendatu zigun. Bide bihurrietan saiakera liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan BIDE BIHURRIETAN.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Zaldiak eta "horses" herri kantuetan (II) #ThemeTime saioa

ol. Urr 23 , 2026
Zaldiek trostan jarraitzen dute eta guk ere, lehengo asteko saioari segida emanez, gaurkoan beste abesti sorta bat aukeratu dugu, zaldien inguruan dauden kantuen artean. Berriro ere, hainbat eremutan arakatu dugu gure gustuko abesti kuttunen bila. Zeuen gustukoak ere izatea espero dugu. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/soinugela/261020_soinugela_zaldiak_2.mp3 Deskargatu hemen. Entzun ditugun kantuok: Horses (Patti Smith, […]

Honekin lotuak