Aurten bi pertsonaia izango dira haurren programazio berezia gidatzeko: Karpatxo eta Mekanitxin. Hobeto ezagutzeko asmoz irratira gonbidatu ditugu. Azaldu dutenez, Karpatxo da bikoteko parrandazalea, saltsa guztietan sartuta ibili ohi dena. Mekanitxin, aldiz, arduratsua da, eta Bilboko Konpartsetan ibilitakoa, eta bien arteko oreka mantentzen du. Aste Nagusian lan asko dute baina ala ere gurean izan dira.
Bilboko Konpartsek 40 urte beteko dituzte aurten Aste Nagusiaren antolaketa lanetan, eta urteurren seinalatu honetan belaunaldi erreleboan jarri dute begirada, horren ingurun mintzatu gara Haize Goitizekin, Bilboko konpartsetako bozeramalearekin. Aste Nagusia antolatzeak dakarren lanaz mintzatzeaz gain urte osoko lana ere aipatu du. Aurten protagonismo berezia eman nahi izan diete haurrei […]