Aste Nagusia Bandera urdinarekin bukatu dugu

Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsek bandera urdinarekin saritu nahi izan dute hedabideok, bereziki euskal hedabideok egindako jarraipena. Bandera urdinak Aste Nagusiaren alde egindako ekarpen edo jarrera positiboa saritzeko sortutako aipamena da, bandera marroiak, aldiz, jaiak hondatu edo Aste Nagusia hondatu edo kaltetzeko lanean nabarmendu direnak aipatzeko sortu zen. Aurten, erasotzaileentzat izan da bandera marroia (noski, ez zen inor jasotzera hurbildu).

Argazkian, bandera urdina jasotzen, Ninbe Moreno, Uriola agerkari digitaleko kazetaria eta Ane Zabala, Bilboko euskal irratiok elkarlanean egin ditugun Aste Nagusiko emanaldietan esatari ibili dena ea Hamaika Telebistako langilea ere dena.

 

txupinera-pregoilaria

Gure aldetik hemen amaitu da Aste Nagusi honetarako Bilbo Hiria irratiak eta 97 irratiak elkarlanean prestatu dugun emanaldi sorta. Hemen izango dituzu entzungai egun hauetan gure mikrofonoetatik igaro diren lagunen ahotsak, jaien, giroaren, konpartsen eta kulturaren berri eman dutenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Vicent Partalek esanak, Kataluniako independentzia prozesuaz

ol. Ira 11 , 2015
Aste honetan Katalunia dugu albiste iturri nagusia, gaur Bartzelonan diada mobilizazio erraldoi batekin ospatu behar dutelako, baina baita gurean asteartean, horri lotutako ekitaldia antolatu zuelako Euskal Herriko Assemblea Nacional Catalana erakundeak. Ondoren Vicent Partal eta Martxelo Otamendi solasean entzuteko aukera izan genuen Kafe Antzokian, Katalunian irailaren 27an egingo diren hauteskunde […]

Honekin lotuak