1983ko abuztuaren 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusi bete-betean zegoela. 500 litro jaso ziren  metro koadroko. Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz eta euriak ez zuen etenik izan aste osoan. Hala, bertan parrandan zeudenek bertatik bertara ikusi zuten ura Zazpikaleetako lehenengo pisuetara ailegatzen, eta aurrean topatzen zuen […]

Bilboko Irria ekimenaren barruan hamar orduko zuzeneko emankizuna egin genuen ostegunean Sendejako tingladuetatik. 97 irratia eta Irola irratiarekin elkarlanean. Egun osoan zehar hainbat gai eta gonbidatu izan ziren gurekin batera. Bilboko Irria ekimena bera aurkezten abiatu genuen saioa, Gisela eta Aritzek partaide ginen irratiak aurkeztu eta Bilboko Konpartsetako Janirerekin berba […]

Gaur sentikortasun handia daukan gaia ekarri dugu gurera. Udan gaude, baina aurtengo udan badago  faltan botatzen dugun ekintza. Bizitasuna, alaitasuna, musika, kultura, maitasuna ematen duena. Bai, Jaiei buruz ari gara. Goazen ba txosnetara! Dotore jantzi, edalontzia hartu eta aurrera! Gaurkoan Edorta Jimenez idazlearekin berba egin dugu, abuztuan ezin ahaztu Mari […]

Bilboko Jai Batzorde Mistoak erabaki duenez, COVID-19aren osasun-krisiak duen intzidentzia kontuan hartuta, aurten ere ez da inolako jai-programaziorik izango. Hala ere, Jai Batzorde Mistoak lanean jarraituko du 2022an Bilbok “munduko jairik onenak” izateko berriz ere. Bestalde, Bilboko Konpartsetatik ere lanketa handia egiten dihar dute aurrera begira egin beharreko moldaketekin. Hausnarketarako […]

Deustuko jaiei hasiera emango zaie gaur eta martxoaren 21era arte. Botikazar Parkeko hockey pistan eta Done Petri plazako frontoian ekintza ugari antolatu dituzte. Pandemia garaia hasi zenetik Bilbon antolatzen diren lehenengo jaiak izango dira. Duela urte bete bertan behera geratu ziren lehenengo jaiak izan ziren, ondoren urte gogorra bizi izan […]

Osasunaren eta zaintzaren “ardura kolektiboa” jaiaren aurretik jarri du Bilboko Jai Batzorde Mistoak eta, iragan astean Aburto alkateak aurreratu bezala, Aratusteak bertan behera geratu direla igarri du. Euskal Museoan eginiko agerraldian Bilboko Jai Batzorde Mistoko kideak agertu dira prentsaren aurrean, eta, batzordeko lehendakari Itziar Urtasunek eta Bilboko Konpartsetako ordezkari Artzai […]

Deustuko Jai Batzordeak crowdfunding kanpaina bat jarri du abian martxoko jaiak bertan behera utzi behar izan ostean pairatzen ari den egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko. Horregatik azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra bitartean Deustuko Jai Batzordeak crowfunding kanpaina bat abiatuko du egun bizi duen egoera ekonomiko larriari aurre egiteko asmoz. Izan ere, […]