Aste honetan birpasatuko ditugu gure urtearen azkenengo berriak, domeinuak, errealitate birtuala edo patinete elektrikoak eztabaidatuz, besteak beste. Europako agenda birtuala edo Youtube-ren rewind bideoa komentatzeko asmoa izango dugu ere.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Mugaldekoak taldekideek emango digute ongi etorria gaurko saiora, 2012an grabatu zuten Begiek Lekuko diskotik “Txoria kablean” abestiarekin eta 2017an kaleratutako azken diskotik (Galdemoduen Trilogia) beste bat. Susak argitaratutako Edu Zelaietaren Mugaldekoak liburuko poemak musikatzen hasi ziren liburua jendaurrean aurkezteko asmotan, eta nahi gabe proiektu sendoa gorpuztu zen, Beñardo Goietxe eta […]