MUSIBLA #86: Mugaldekoak, Brittany Howard, Big Thief, The Very Small Orchestra, Joseba Tapia

Mugaldekoak taldekideek emango digute ongi etorria gaurko saiora, 2012an grabatu zuten Begiek Lekuko diskotik “Txoria kablean” abestiarekin eta 2017an kaleratutako azken diskotik (Galdemoduen Trilogia) beste bat. Susak argitaratutako Edu Zelaietaren Mugaldekoak liburuko poemak musikatzen hasi ziren liburua jendaurrean aurkezteko asmotan, eta nahi gabe proiektu sendoa gorpuztu zen, Beñardo Goietxe eta Raul Garziarekin batera, Edu Zelaieta bera ere aritu ziren hasiera batean. Orain Mugaldekoak Band taldean, aipatutakoez gainera, Xavi Perez “Bull eta Mattin Arbelaitz dira partaideak. Segidan, Brittany Howard, Alabamako musikariak Jaime izeneko diskoa kaleratu du orain gutxi eta soinu gordin eta naturalez jositako disko berezia da eta Brittanyren ahotsak harrapatuko zaitu. Hurrengoak Big Thief euren azken diskoa (Two Hands) aletzen ari gara azken saio hauetan eta gaur, plazer handiz, eginkizun horri beste bi ale gehituko dizkiogu. Nafarroatik dazkigu hurrengo lagunak. Ibil Bedi taldekideek bi lan dauzkate kalean biak 2019an argitaratutakoak, single bat eta Berandu baina garaiz izeneko diskoa, bakoitzetik abesti bat entzungo ditugu. Aurrera. The Very Small Orchestra, Baionatik datorren banda berezia. Gagarin izeneko diskoa kaleratu berri dute formazio bitxi batekin: oinarrian gitarra akustikoa, biolina eta harmonika duen talde interesgarria. Eta bukatzeko Euskal Herriko musikari ikoniko bat, Joseba Tapia, berriz trikitia hartuta zuzeneko diskoa ekarri digu: Tranpaldo.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Trabeskalea: Gabonak bizirauteko gomendio feministak

ar. Abe 24 , 2019
Gaurko saio feministan gabon kontuei begiratu diegu. Inspirazioa atalean Gasteizko Talka espazioa izan dugu. Sisteman ataka sortu nahian, bizitzak erdigunean jarriko dituen proiektuaren baitan beste espazio bat okupatu dute Gasteizko emakume, trans eta bollerek. Urtebete igaro da Alava-Velasco jauregia okupatu zutenetik, eta otsailean desalojatuak izan ondoren, Korreria kaleko 33. zenbakia […]

Honekin lotuak