Sarean Zehar #391: [Jokoz kanpo: LaLiga piraten kontra, legezko webguneak kaltetuta]

Gaurko saioa azken asteetako albiste polemikoenetako bati eskainiko diogu. Duela hilabete batzuetatik, LaLiga operadoreei blokeatu beharreko webgune batzuk adierazten ari da, futbolaren pirateria saihesteko. Hala ere, duela aste batzuetatik hona blokeoak gogorragoak izaten ari dira, eta webgune legitimoei ere eragiten diete. Blokeo horien jatorriaz ari gara, operadoreak nola aplikatzen ari diren eta zer ondorio izaten ari diren. Espainiako Gobernuak telefono mugikorretatik egindako dei komertzialak debekatzeko onartu duen legea ere aipatu dugu. Amaitzeko, “Errepikapena” atalean, Deepseek adimen artifizialaren merkatuan sartu izanak zer eragin izan duen ikusiko dugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #246: Lip Critic, Janus Lester, Nuria Culla, Michael Kiwanuka, Nabasi, Father John Misty

ar. Ots 25 , 2025
Aurreko saioa Lip Critic taldearekin bukatu genuen eta gaurkoan Musibla hau irekitzea egokitu zaie. Lip Critic 2018an hasitako proiektua da. Bi sampler, bi bateria-jotzaile eta ahotsek osatzen dute. Beren instrumentazio ez-konbentzionalaren bidez, punk, hardcore, club eta pop soinu eta egitura modernistak nahasten ditu. Euren estreinako diskoa Hex Dealer du izena. […]

Honekin lotuak