Aste honetan, 300. programaren atzerako kontuari ekingo diogu, MWCko koronabirusa protagonista izanik. EBk kargagailuekin hartutako azken erabakiak eta Windows 7ren eguneraketaren enegarren akatsa komentatuko dugu ere.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
1931 otsailaren 18an Luicio Urtubia jaio zen familia txiro batean. Igeltsero eta militante anarkista nafarra. Gaurko eguna probestuz haren inguruko komikiaz jardun dugu irratian. Lucio Urtubiaren bizitza biltzen duen eleberri grafikoa argitaratu zuen Txalapartak duela bi urte. Mikel Santos Belatz-ek egin du komikia, eta hiru denbora lerrotan osatu du kontakizuna. […]