Gaurko saioari hasiera emateko Baionako talde bat dakargu: Orbel. 2019an atera zuten euren estreinako disko luzea. Orduko hark Hegan izena zuen. Orain bilduma horretatik abesti bat berreskuratu dute eta remixean jarri dute entzungai. Guk gaurkoan euren lehen disko horretatik aterako ditugu abesti pare bat. Musika bisuala iluntasun xarmant batez apaindua. Honi segida emateko Espers taldearen musika ekarriko dugu, izan ere Orbel taldearen musikak honen oihartzuna ekarri baitigu. 2005ean The Weed Tree diskoa kaleratu zuten Philadelphiakoek, folk progresibo eta psikodelikoa. Tolosako talde bat hurrena, Postal Kolekzionistak. Taldearen pop dotorea zabaltzen da Bagoi Hutsak izeneko diskoan. Barnerakoi jarraituko dugu hurrengo minutuetan ere, horretarako Ni proiektuaren musika entzungo dugu. Hemen ez Dago Zorionik izenarekin kaleratuko dute, abestiz abesti, azken grabazioa. Momentuz “Busti” izeneko pieza ederra askatu dute. Madlib izenpean Kaliforniako Otis Jackson Jr. produktore, multiinstrumentista eta DJa izkutatzen da. Esperimentazioa maite du eta emaitza amalgama pizgarria da. Erritmo aldaketa bortitzak eta pasarte ilun isilak. Oso interesgarria. Bere azken diskoak Sound Ancestors du izena. Eta bukatzeko azken bolada honetan behin eta berriz entzuten ari naizen disko eder bat Collapsed In Sunbeams izenekoa, Arlo Parks artistaren azkena.
Deskargatu hemen.

