MUSIBLA: Piztiak, Jone, Josetxo Anitua & Atom Rhumba, The Deadly Snakes eta Two Gallants

Josetxo AnituaTxuma Murugarrenek betiko eskemari eusten dio oraingoan ere Musibla saio hau planteatzerakoan: orekan erakustea eta entzunaraztea hemengo eta kanpoko musikari interesgarrien emaitzak. Hemengoen artean, Piztiak taldearen Euriaren zain izeneko diskotik bi kanta entzun ditzakezu: Gatibuaren balada eta diskoari izena ematen dion kanta. Geroago, Jone bakarlari gaztearen lehenengo diskoa ezagutarazten jardun du Txumak; disko horretatik Askatasunaren bideak eta Zu zara deritzatenak entzun ditugu. Bide ertzean taldea ere bisitari izan dugu eta, azkenean, Josetxo Anituak eta Atom Rhumbak Kafe Antzokian grabatu zuten diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. Kanpokoen artean, The Deadly Snakes taldearen musika heldu zaigu Kanadatik eta, horren ostean, folk rock estiloa lantzen duten Two Gallants taldeko kideek eskaini digute beren musika Amerikako Estatu Batuetatik. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Bruce Springsteen Pete Seegerren omenez

og. Eka 1 , 2006
Kantu anitz, musikari anitz eta musika anizkuna, horrelaxe laburbil liteke Pedro Elias Igartuak gaurkoan prestatu duen Soinugela. Fermin Muguruzaren Euskal Herria-Jamaika Clash diskoarekin abiatu da saioa; hurrengo minutuetan reggae giroan segitu dugu Kubako eta Jamaikako musikariak biltzen dituen Ska Cubano taldearekin eta New Yorketik reggaea egiten duen Matisyahu juduarekin; Britainia […]

Honekin lotuak