Lehen gonbidatua Dutch Interior izango da. Moneyball izeneko azken diskoan giro barnerakoiak bildu dituzte. Kaliforniatik dator taldea eta gaurko saioari hasiera emateko aukera bikaina dela esango nuke. Aurrera gure bidean, Xabi Agirreren proiektua entzungo dugu. NI izenez bataiatu du ezohiko sentsibilitatea duen proiektua. Oraingoan bere bigarren grabazioarekin dator: Akorduan Gaude. Bizkaitik dator Moon Cluster taldea eta 70. hamarkadako rock progresiboa lantzen dute, garapen luzeak eta bihurriak sendotzen dute lan hau. Genesis edo Pink Floid bezalako proiektuak gustuko badituzu Distopika honekin gozatu ederra hartuko duzu. izeneko disko hau. Eta garai hippyagoetara joango gara, Brian D’ Addarioren bakarkako diskoarekin. Brian ezagun dugu The Lemon Twigs proiektuan dagoelako bere anaia txikiarekin batera. Oraingoan, Till The Morning diskoan bildu dituen abesti hauekin Brianek bakarka estreinatzen da.
Deskargatu hemen.