MUSIBLA #186: Aitor Rubio, Ash Grunwald, Gilla Band, Art Brut, Joseba Irazoki, Dion Lunadon, Kristonak

Aitor Rubio musikariak disko eder eta sakona egin du. Argi Izpiak izena du eskaini digun grabazioa eta zinez merezi duen diskoa da. Aukera baduzue ez zalantzarik izan eta sartu Aitorrek eskaintzen duen mundu sonoroan. Ash Grunwald ekarriko dugu gurera berriz ere, bere blues-rock pertsonalarekin beteko ditugu hurrengo minutuak. Shout Into The Noise grabazioan pieza dotoreak bildu ditu. Gilla Band hurrengoa. Egia esaten badut Art Brut taldearen oihartzuna sentitzen dut hauen Most Normal diskoa entzutean. Rock gordina, Dublinetik. Eta aipua egin dugunez, Art Brut taldeak 2006an atera zuten estreinako diskotik, Bang Bang Rock & Roll, abesti pare bat ere ekarriko ditugu, oso gustuko ditugun soinuak. Aurrera gure bidean, Joseba Irazokiren azken grabazioarekin egin dugu topo. Split izena du eta Pettiren parte hartzea oso nabarmenarekin aurkeztu dituzte 4 abesti. Dion Lunadon da hurrengoa, bufff, zer esan Beyond Everything honi buruz, gezi guztiak zuzen-zuzenean bihotzaren erdiko dianean jotzen dutela? Ba bai, disko biribila. Eta bukatzeko bide beretik, Kristonak taldeak asmatu du bere azken grabazioan, Ahobetehortz izeneko honetan, hortatik bi abesti.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Osakidetzaren gainbehera eta Argia sariak

ol. Ots 3 , 2023
Erreportaje nagusia Argia astekariak Osakidetzaren egoeraren ingurukoa izan da. Osakidetzaren gainbehera, egiturazko arazoak ditu. Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen protestak, Basurtoko ospitalean  bihotz kirurgia Gurutzetara eraman nahi dutela, itxaron zerrendak…. Aspaldiko zauriak dira, arazoa handitu da, baina betiko kontua da. Esku pribatuek kudeatzen dute gure osasuna, osasun publikoa gainbeheran dago; hiru gai […]

Honekin lotuak