Gure saioan egunekoari erreparatzen diogu, horretarako, Bilbon gertatutakoa izaten ditugu hizpide, baina baita Euskal Herrian gertatutakoak ere. Datu interesgarri horiek biltzeko, goizean goizetik, sarean arraunean ibiltzen gara. Traola gaurko egunez idatzi, eta Marisa Barrenak egunero efemeride ezezagunen berri ematen digu. Wikiemakumeok ekimenaren berri ere eman digu Barrenak.
Uda honetan hil diren musikari maitagarri batzuen musika ekarri dugu ikasturte honetako lehenengo saiora. Dusty Hill Texaseko baxu jolea luze ibili zen ZZ Top taldean. Iragan uztailaren 27an zendu zen, lotan zegoela. 73 urte zituen eta 1969ean, Bill Gibbons-ekin batera, ZZ Top blues-rock taldea sortu zuen. Euren abesti batzuk entzun […]