Gure saioan egunekoari erreparatzen diogu, horretarako, Bilbon gertatutakoa izaten ditugu  hizpide, baina baita Euskal Herrian gertatutakoak ere. Datu interesgarri horiek biltzeko, goizean goizetik, sarean arraunean ibiltzen gara. Traola gaurko egunez idatzi, eta Marisa Barrenak egunero efemeride ezezagunen berri ematen digu. Wikiemakumeok ekimenaren berri ere eman digu Barrenak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210910_marisa_efemerideak.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Wikilarien Kultura elkarteak eta  Azkue Fundazioak hitzarmena sinatu dute,  euskarazko wikipedia bultzatzeko eta zabaltzeko. Hizkuntza txikien artean, euskarazkoa da Wikipedia indartsuenetako. Wikipediaren helburua jakintza librea partekatzea da. Galder Gonzalek eman dizkigu xehetasunak. Argazkiak libreki partekatzeko asmoz, Wiki Loves Monuments izeneko lehiaketa martxan jarri dute. Edonork parte hartu dezake, modu […]