Txelotik abiatuta, “Poliedroa” aurkeztu digu Triggerrek

Eñaut Zubizarretaren egitasmoa dugu Trigger, disko eta liburua aurkeztuko du, Poliedroa izenburuarekin. Biolontxelotik abiatuta, musika sortu, ulertu eta bizitzeko proposamen berria dakar Tiggerrek. Eñaut bera hurbildu zaigu irratira bere lana aurkeztera: 19 abestiz osatutako disko bat da, forma eta kolore anitzekoa. Bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum & bass-a besteak beste; bakarka, kamara formatuan, zein loop eta efektu pedalekin. Liburuan, txeloaz ez ezik, beste kontu askoren inguruan hausnartzen du, musikak berak izan duen bilakaeraz, nola kontsumitzen dugun hori eta metodologia berria proposatzen du Triggerrek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Nancy Griffith, Paul Cotton, Audience, The Flatlanders, Drive-By Truckers, Costello's Boys, Tim O'Brien

og. Urr 7 , 2021
Paul Cotton kantugile eta Poco taldeko partaidea hil da. 1971n Jim Messina ordezkatu zuen Kaliforniako Poco taldean. Gitarra jole eta abeslari ere aritu zen taldean. Berak egindako bi kanta entzun ditugu gaurkoan: Railroad Days (1968) eta Heart of the Night. Abuztuan hil zen Nashville-n, Nancy Griffith texastar abeslaria, 68 urte […]

Honekin lotuak